Biokarburanteen planta Zierbenan

Petronorreko Administrazioko Kontseiluak gaur izendatu du, guztion adostasunarekin, Josu Jon Imaz enpresaren presidente berria. Orain arte presidentea izan den Pedro Fernández-Frialek proposatu zuen oraingoa.

Proiektua oinarrizko ingeniaritzaren fasean dago eta planta 2010 urtearen bukaerarako martxan egotea espero da eta, horretarako, 60 milioi euro inguru inbertituko dira.

Biokarburanteen plantak erregai ekologikoa (biodiesela) ekoiztuko du landare olioak baliatuz, Petronorrek Europako Batasunaren gas-olioaren inguruko araudi berriak praktikan jartzeko, gas-olioak % 5,83 biodiesel eduki behar duela zehazten dutenak.

Muskiz, 2008ko maiatzaren 29