Petronor ikurrinak 25 urte bete ditu

Petronor ikurrinak, ARC (Kantauri Itsasoko Arraunketa Elkartea) Ligako probarik klasikoenetakoak, 25 urte bete ditu 2008an. Babesle pribatua duen txapelketa honetako proba bakarra da, eta etenik gabe antolatu da Zierbenan 1984. urtetik. Aurten, Kaikuk irabazi zuen.

Hogeita bost urte hauetan Petronorrek Zierbenako Arraun Klubaren laguntza izan du estropada hau antolatzeko, gaur egun, ARC Ligako 1. Taldean dagoena. Hogeita bosgarren edizioa urte honetako abuztuaren 23an izan zen, egutegiaren azkenaurreko proba izan zena. Kaikuk irabazi zuen, eta horri esker, txapelketa berak ere irabazi zuen.

Petronor enpresak parte hartzeak bultzada garrantzitsua eman dio arraunketaren munduari, zale ugari dituena Muskizeko Findegiaren instalazioak dauden herrietan. Harek duen konpromisoa esker eremu honetan mantendu da proba, eta eskualdeko biztanle guztiek zuzenean goza dezakete arraunketaren ikuskizunaz.