Petronorrek osasunarekin eta lan-segurtasunarekin hartutako konpromisoa ziurtatu du

Petronorrek gaur jaso du OHSAS 18001-2007 ziurtagiria, Muskizeko findegiak lan-segurtasunarekin eta hango langileen osasunarekin zein lan-baldintzekin hartutako konpromiso handia ziurtatzen duena. Petronor da ziurtagiri hori lortu duten lehen enpresetariko bat eta, nazioarteko azken araudiaren arabera, aurreko ziurtagiriekin ziurtatua zituen osasun eta segurtasun arloetako betebeharrak eguneratu egin ditu.

Horrela, Petronorrek nazio arteko mailan egiaztatu du bere goi-mailako kalitatea, ISO 9001-a, ingurumen kudeaketa, ISO 14001-a, eta osasuna eta lan-segurtasuna, OHSAS 18001:2007-a.

José Luis Lampreave, Lloyd’s Kudeaketa Sistemen Espainiako zuzendariak gaur goizean eman dio Onespenaren Ziurtagiria Josu Jon Imazi, Petronorren presidentea. Harekin batera egon dira José Manuel de la Sen, kontseilari delegatua eta Findegiaren zuzendaria, Victor Pérez de Guezuraga.