Barbadun ibaiaren ingurunearen baso-berritzea

repob_barbadun

Barbadun ibaiaren eskuin ertzeko landareak berritzeari ekin zaio egun hauetan. 2007aren bukaeran, Petronorrek Euskal Herriko Unibertsitatearen Landare Biologia eta Ekologia Departamentuari esleitu zion asmo handiko proiektu hori. Hurrengo astelehenean, hilak 19, goizeko 10etan aurkeztuko da jendaurrean proiektua eta han egongo dira Josu Jon Imaz, Jos

Burutzea aurreikusi diren ekintzen artean, Barbadun ibaiaren eskuineko ertzean ehunka zuhaitz eta zuhaixka landatzea dago, eta baita asfaltoak kargatzen diren aurreko lautadan eta Findegiaren inguruko hesiaren ondoko bidegorrian zehar ere.

Basoa berritzeko proiektu hori bat dator Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko politikarekin, zeinak bertako landareak landatzea sustatzen duen, horien artean gurbitza, hurrondoa, basaerramua eta ereinotza.