Industriak hogei urte daramatza etxeko lanak egiten

“Industriak hogei urte daramatza etxeko lanak egiten. Hau da, sekulako ahalegina egiten gero eta gutxiago kontsumitzeko, energia-intentsitatea murrizteko eta ingurumenari hobeto erantzuteko” adierazi du gaur Josu Jon Imazek, Marcelo Gangoiti sariak direla eta Somorrostroko Ikastetxean eskaini duen hitzaldiaren zehar.

Petronor-en lehendakariak azaldutako datuen arabera “industria (%46) eta garraioa (%35) dira energia-kontsumitzailerik handienak, lehen sektorea eta zerbitzuen kontsumoa %9 den bitartean elkarrekin eta etxebizitzena, berriz, %10”.

Hala ere, Imazen hitzetan, “azken hamar urteotan industriak %12 murriztu du energia-intentsitatea eta industriaren energia-kontsumo iraunkorrarekiko efizientzia eta begirunea gero eta nabarmenagoak dira. Artean, ordea, garraioak %21 gehitu du bere energia-intentsitatea, eta honek erakarri du gurean energia eskabidearen hazkuntza”.