Muskizko alkatea indarrean dagoen legeria betetzearen alde

“Ni ez nago ez industria eta ez aurrerapenaren aurka, indarrean dagoen legeria betetzearen alde baino”, adierazi du Gonzalo Riancho Muskizko alkateak, Marcelo Gangoiti sarien hamahirugarren emanaldia dela eta egin duen hitzaldi laburrean zehar.

Gonzalo Rianchok aukera honetaz baliatu nahi izan du argitzeko, behar bada zenbaitek neurriz kanpo aritu izana leporatuko dion arren eta beste hainbatek, aldiz, labur geratu izana, berak guztion alkatetzat ahalegindu besterik ez duela nahi izan: “Muskiztar guztien ona baino ez du nik nahi izan, eta auzoko guztiekin ondo konpondu besterik ez, auzokide handiak nahiz txikia izan”.

Adierazpen hauek Somorrostroko Ikastetxean egin ditu alkateak, XIII Marcelo Gangoiti Sarien emanaldia dela eta egin behar izan duen sarreran. Aurtengo saria Meatzaldeko ingeniaritza eta industria-automatizazio Miesa Taldearentzat izan da. Enpresa-ordezkariek Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Aldun Nagusiaren eskutik jaso dute garaikurra.