Repsolek hiru gas-hobi berri aurkitu ditu Argelian

Repsolek, Petronor-en akzio gehiengoduna, hiru gas-hobi berri aurkitu ditu argeliar Saharan, egunean milioi bat metro kubotik gora gas emango dituztenak hasieratik, hau da, Espainiako gas-kontsumoaren % 1-aren baliokidea.

Putzu berriek Reggane arroak Repsolentzat duen garrantzia egiaztatzen dute, han egindako aurkikuntzak 145 milioi upel baliokideko erreserba netoak osatzen dituzte eta bere Plan Estrategikoaren hazkuntza proiektu handiak sendotzen dituzte.

Repsol, % 33,75eko partaidetza duena, aurkikuntza egin duen partzuergoaren eragilea da, Argeliako nazioko Sonatrach konpainiarekin (% 25), RWE Dea alemanarekin (% 22,5), eta italiar Edisonekin batera (% 18,75).