Eusko Jaurlaritzak Petronoren eraginkortasun energetikoa hartu du aintzat

2009ko otsailaren 10eko datarekin, Energia eta Meatzen Zuzendariaren bi Ebazpen jaso ditu Petronorek. Haietan, Petronori 159.991,08 euroko diru-laguntza emango diotela jakinarazten da, 2005eko abenduaren 14ko Aginduaren ondorioz, efizientzia energetikoko proiektuak egiteko, urtean 1.200 tona petrolio baliokide aurreztu baitira eta urtean 3.500 tona murriztu baitira CO2 igorpenetan.

Energia eta Meatzen Zuzendaritzak energia aurrezteko eta haren eraginkortasuna areagotzeko ekintzak eta proiektuak sustatu nahi ditu halako ekintzekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Energia eta Ingurumen Politikaren helburuak lortu nahiean.

Lehen ere lortu izan ditu diru-laguntzak Petronorek haren energia eraginkortasun programengatik. 2007an, Petronorek 54.909,27 euro inguru lortu zituen, urtean 3.502 Tona petrolio baliokide aurrezteagatik eta 11.000 tonatik gora CO2 igorri ezagatik. Era berean, Petronorek 30.000