Petronor Stop CO2 Euskadi Planari atxiki zaio

Petronor Erakunde Kide Plus

Petronorrek dagoeneko ISO 14000 Ingurumeneko kudeaketa Sistema badu eta 2020rako Euskal Autonomia erkidegoak “karbonoaren menpekotasun txikiagoa duen eredu sozio-ekonomikorantz atzera pausorik ez duen eredua” lortzeko helburua duen plana berea egin du orain.

Petronorrek, Stop CO2 Euskadi planaren partaide izanik, beharrezkoak diren aldaketak lortzen laguntzeko gainerako agente sozio-ekonomikoekin batera eztabaida konstruktiboa zuzentzeko konpromisoa hartu du, eta baita urtero haren jarduerak igortzen dituen negutegi-gasen inbentarioa erregistratzekoa eta egiaztatzekoa ere.

Era berean, Petronorrek ingurumenerako hobeak diren praktikak burutzeko konpromisoa hartu du, gizartearentzat eredu bilakatzeko, eta baita interesa duten taldeei irakatsi eta haien partaidetza onartzekoa, eremu horretan garatuko diren ekintza hobeak sustatzekoa eta gizartearen aipamena lortzekoa eta emaitzak publikoki saritzekoa ere.