Repsolek 900 milioi inbertituko ditu Gaviota plataformaren zaharberritzean

Plataforma-La-Gaviota

Repsolek, Petronoren akziodun nagusia, Gaviota plataforman gasa gorde eta tratatzeko ahalmena bikoiztu nahi du 2015 urterako. Egun 800 milioi metro kubo gas injektatu eta igortzen badira urtean, 1.600 milioi metro kubo izatea nahi du. Proiektuari  Alga 1600 izena eman diote eta 900 milioi euroko inbertsioa beharko du.

Industria Ministerioak emakida luzatzea Repsolek proiektua aurkeztearen menpe dago. Horrek, era berean, ingurumen inpaktuen azterketa beharko du. Prozesuaren hasierako fasean Eusko Jaurlaritzaren, inguruko udaletxeen eta talde ekologisten artean ingurumenaren azterketa bat biltzen duen dokumentua entregatu da. Haien ekarpenak Industria Ministeriora zuzenduko dira eta, hark, behin betiko ingurumen inpaktuen azterketa egin aurretik, Repsoli entregatuko dio hura erakusteko edo publikoki jakinarazteko. Ingurumenarekin zerikusia duten tramiteek bi edo hiru urte iraungo dituztela uste da.

1986an hasi zen Gaviota plataforma ustiatzen. 1994an, han zeuden erretserbak agortu zirenean, gasa lur azpian gordetzeko leku bihurtu zen. Aktiboen titularra Repsolena da, baina Enagás, espainiar gas sistemaren eragile publikoa, arduratzen da haren ustiapenaz.