El retablo de Maese Pedro opera ikusgai

Bilboko Arriaga antzokian “El retablo de Maese Pedro” operaren ekitaldia izango dela eta, Petronorrek hainbat sarrera eskaini die Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbenako ikastetxeei bertako ikasleek ikusteko aukera izan dezaten. Antzezlana martxoaren 29an izango da, igandez, arratsaldeko 7etan.

“El retablo de Maese Pedro” Manuel de Falla konposatzailearen opera da Kixote nobelaren bi kapitulutan oinarritua. Txotxongilo eta guztiko ekoizpena izango da ABAO-OLBEren ardurapean. Aldez aurretik konposatzaile berberaren 
Concierto para clave y cinco instrumentos delakoa eskainiko da.