Gaitasun handiko neska- mutikoentzako ikastaroak Muskizen

Otsailaren 5ean ekin zitzaion Muskizko Kultura Etxean Etekin Intelektual Handiko Taldeentzako ikastaroari. ADIMAC (Asociación para el Desarrollo Integral de Menores con Altas Capacidades) elkarteak antolatutako egitaraua da ikasleen gurasoen laguntzaz, Muskizko udalaren babesaz eta Petronorren ekarpenaz. Guztira hamabost eskola-ume muskiztar dira ikastaro honetan parte hartuko dutenak otsailetik ekainera bitartean.

Honelako ikastaroak Ezkerraldeko hainbat udalerritan izango badira ere, Muskizen, Zierbenan eta Abanto- Zierbenan eratutakoek bereganatuko dute Petronorren dirulaguntza.