Gaztelu Berri aldizkariaren alea, kalean

“Comienza la construcción del Proyecto URF” da Gaztelu Berri aldizkariaren martxoko aleak azalean dakarren izenburu nagusia. Gaiari dagozkion zertzeladak aipagarri dira Joaquín Ayani eta Andres Flores arduradunen adierazpenetan zehar. Lehena Fueloila Murrizteko Unitate egitasmoaren bateragilea da eta bigarrena, berriz, Eraikuntza arduraduna, Ingenieritza Zuzendaritzaren baitan.

Arlo honetako alderdirik garrantzitsuenetakoa egitasmo berriaren langintza eta mantenu-esparruan jardungo dutenen prestakuntza izango da. Zentzu honetan, Somorrostroko Lanbide Eskolan hainbat ikastaro berezi eratzen ari dira, aurrerantzean jardun beharreko langile berriak trebatzeko.

Bestalde, FMU delakoa eraikitzeko lanek hainbat kontratazio erakarriko dute aldian aldian. Batez beste, 1600 langile arituko dira ondoko bi urteetan eta datorren urteko uda inguruan 2.500 bezainbat izango dira eraikuntza-lanetan.

Jakina denez, 810 milioi euroren diru-kopuruaz, honako hau izango da sekula Euskadin egin den industria-inbertsiorik handiena.

Alearen PDF osoa