Hobe lehoi-usaina tigrearena baino

Bihar San Mameseko Katedrala gainezka beteko duten 40.000 zaleek ustekabeko opari bana aurkituko dute euren jesarlekuetan, Athletic-en elastikoaren antzeko girotzailea (12×12 zm) autoan jartzeko eta mezu ezin adierazkorragoaz: “Zure autoak tigre usaina badu, erabili lehoien girotzailea”.

Petronorrek eskainitako oparitxo atsegina da Athletic-en jarraitzaileei luzatzen zaiena euren koloreen eta baloreen suspergarri, batere zalantzarik gabe zalego gorri-zuriaren onespena merezi ahal izango duena.