Imaz: “Bat gatoz Athletic-en lan-filosofiarekin”

macua_imaz

“Athletic-aren historiari gure erakarpentxoa eskaini nahi diogu. Aurten Athletic-ak momentu pozgarriak zein latzak biziarazi dizkigu eta gure laguntza-egitasmoa beti izan du bere aldamenean. Zer gerta ere honako denboraldi honetan, zernahi direlarik bere kirol-emaitzak, Petronor beti egongo da Athletic-ek behar gaituen lekuan” aditzera eman du Josu Jon Imaz, Petronorren Presidenteak Athletic-en “mila kamisetak” deritzan spotaren aurkezpena dela eta.

Imazen ustez “zenbat zale hainbat kamiseta leloak esangura berezia du kasu honetan eta klubaren historia zale bakoitzaren historia bilduma besterik ez da. Klubaren artxiboetan arakatu dugu, baita museoa miatu ere, eta han hemenka zenbait zalek etxean gordetzen zuen hainbat altxor txiker aurkitu dugu. Kamiseta zaharrak zein berriak bildu ditugu, bakoitzak bere aldetik eta guztiak elkarrekin Athletic-en historia osatzen dute.

Petronorren lehendakariak amaitu du esaten: Petronorren lan egiten dugunok gustuko dugu zelan sentitzen duen Bizkaiak bere kluba; gustatzen zaigu bere lan filosofia eta uste dugu espiritu berberhori ere indarrean dagoela gure baitan eta gure eguneroko lanaren adierazgarri ere badela”.

Bideoa.