Lezama, “txangorik onena”

Somorrostroko Lanbide Hezkuntza Ikastetxearen D.B.H-ko 4.B eta C  mailako ikasle taldeak gaur bisitatu ditu Petronorren Findegia zein Athletic-en instalazioak Lezaman. Goizeko lehen orduan gazteek hainbat azalpen labur jaso dute findegi-prozeduraz eta ondoren Lezamarantza abiatu dira.

Goiz eguzkitsu honetan ikasleek jokalari zuri-gorrien entrenamendua hurretik jarraitu ahal izan dute eta ondoren, baita jokalaririk gehienentsuekin hainbat argazki ateratzeko aukera ere. Aldi berean, ez da falta izan jokalariek banatu dituzten elastiko, ikurrin eta argazkietan egindako sinadurarik. Besteak beste, sekulako eguna ikasleentzako, “txangorik onena” makinatxo baten iritziz.

Bisita hau Petronorrek burutu duen egitasmoaren baitan kokatzen da, Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbenako eskola guztietako ikasleek findegi prozedura eta Athletic-en harrobia bertaik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten.