Petronor.com enpresa-web gunerik onena

Petronorren webgune honek merezi izan zuen atzo enpresa-webgunerik onenari dagokion garaikurra, El Correo Digitalek urtero eratu ohi dituen sariketan. Sari-emaitza bart izan da asmo beronekin Guggenheim Museoaren hallean antolatutako ekitaldian zehar. Saria Josu Jon  Imaz Petronorren lehendakariak jaso zuen.

Imazen esanetan “webguneak Petronorren Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren araberako ekintzak ezagutarazten ditu, haren historia oroitarazi eta egitasmo berriak aurkeztu. Baita munduan barrena barreiaturiko erabiltzaile guztiei petrokimika sektorea zertan den agertarazi ere, hainbat infografia didaktikoren laguntzaz”.