Athletic-en elastikoa historiaren aldarri

Maiatzaren 13an Bartzelonaren aurka Mestallan jokatuko den Errege Kopa dela eta,  Athletic-ek jantziko duen elastikoak 1902an klub bilbotarrak lortu zuen tituluaren oroitzapen ofiziala aldarrikatu nahi du. Kasu hartan partidua Madrilen jokatu zen eta Alfonso XIII.aren erregetza ospatzeko.

Atzo San Mamesen aurkeztutako kamiseta Athletic-ek Ligan zehar erabili ohi duenaren parekoa da baina ñabardura batez, alegia: ezkerreko bularraldean logo beltza, “aipatutako zentzu sinboliko eta aldarrikatzailearen ezaugarri” , Carlos del Campo zuzendari zuri-gorriak azaldu duenez gero.

Jokalariak, bat-bateko modelu gisa, Katedralaren berdegunera plazaratu ziren finalerako arropa ofizialak soinean jantzita zeramatzatela. Honez gero salgai daude klubaren denda ofizialetan 25.000 kamiseta, partiduaren oroigarri eta 65 euro aleko.