Europar arautzaileak eta herri-ekologistak

José Manuel de la Sen Larrea Petronorren Kontseilari Ordezkariak Europako arautzaileen eta tokian tokiko ekologisten jokamolde ezberdinen arteko paradoxa aztertzen du “Reguladores europeos y ecologistas locales” izenburupeko artikuluan.

Haren ustez ez datoz bat Europako Batasunaren ingurumen-agintariek derrigortzen dituzten betekizunek eta herri-mailako ekologistek aldarrikatzen dituztenak. Ez omen du zentzurik Europak sekulako inbertsioak eskatzeak hainbat instalazio eraberritzeko eta eguneratzeko, erregaiak gero eta garbiagoak izan daitezen, eta, aldi berean, tokian tokiko ekologistek –berauek ordezkatzen omen duten herriaren izenean— ahalik eta zailtasunik gehienak jartzea harako ingurumen-inbertsioak eragozteko, Ingurumenaren beraren kaltetan direlakoan gainera.