Euskal Parlamentari Taldearen bisita

Pedro Azpiazu,  Joseba Zubia eta Iñaki Anasagasti Kongresu eta Senatuko Euskal Taldearen parlamentariek gaur bisitatu dute, Muskizen, Petronorren Findegia. Parlamentariek bertatik bertara ezagutu nahi izan dute zertan diren aurreko martxoan hasi ziren Fueloila Murrizteko Unitatearen egitasmoaren eraikuntza-lanak.

Josu Jon Imaz lehendakariak eta Jose Manuel de la Sen kontseilari ordezkariak eskainitako harreraren ostean Carlos Pascual URF egitasmoaren ingeniariak adierazi ditu azalpen teknikoak. Amaitu aurretik Aitor Esteban diputatua heldu da eta, ondotik, Findegiaren instalazioak ikuskatzeko aukera izan dute guztiek elkarrekin.