Josu Jon Imaz: “Etorkizuna geuk egiten dugunaren araberakoa izango da”

“Etorkizuna, gehienbat, geuk egiten dugunaren araberakoa izango da” adierazi du Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariak gaur, Industria Sarien emanaldia dela eta  Gipuzkoako Ganberan eskaini duen hitzaldian zehar. Imazen ustez “krisialdi honen garaileak borrokalariak izango dira, ameslariak, aurrera egiteko behar bezainbateko adorerik eta kemenik izango dutenak. Krisialditik ateratzeko errezeta ez dago ‘guru’en esku, gaur egun dugun industria indarrean jarri zuten eragileen ereduan baizik. Euren balio, ahalegin eta ilusioan alegia”.

Imazen ustez “kirisialdia eta beronen bilakaera ez dago gure eskutan. Aurreikuspenak arretaz aditu behar ditugu, baina ezin dugu egoera orokorraren kontra ezer egin. Ezin ere ezin izango dugu erakundeek zer egingo duten zain egon, egin dezaketena garrantzitsua izan arren. Erakundeek jakingo dute zer egin eta segurutik egin beharreko guztia egingo dute”, baina “etorkizuna geuk egiten dugunaren araberakoa izango da.”

Artikulu osoa