“Nuestro Athletic” erdal bertsioaren aurkezpena

Bihar, apirilak 2, eguerdiko 12.30etan Lezaman aurkeztuko da “Athletic geuria” ipuin-liburuaren gaztelaniazko bertsioa. Bertan izango dira batetik, Antton Irusta idazlea zein Enrique Morente marrazkilaria, eta, bestetik, Fernando Garcia Macua eta Josu Jon Imaz, Athletic-en nahiz Petronorren lehendakariak.

Athletic-aren istorio bat da, Muskiztik Bizkaia osorako kontatua. Muskizko aitite batek bere biloba Nereari Athletic-aren historiaren ehun urteak kontatzen dizkio. Pichichirengandik hasi eta Joseba Etxeberriarenganaino, Zarra, Panizo eta Gainza barne, eta Gabarra tarteko.
Euskarazko argitalpena iazko abenduan aurkeztu zen Durangoko Liburu Azokaren bezperetan eta geroztik 3.500 ale saldu dira.