Santanderreko ikasleak bisitari

Santanderreko Informatika eta Negozio Goi-Mailako eskolako (CESINE)  ikasle-taldeak  bisitau du gaur Findegiaren hainbat instalazio.

Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman ditu. Gaiari dagokion bideo aproposa eta instalazioen zehar egindako joan-etorriarekin batera amaitutzat eman da bisita.

Apirilean zehar bederatzi talde gehiago izango dira Petronor ezagutzera etortzekoak direnak.