150.000 euro bigarren beka deialdia dela eta

Bigarren aldiz, Petronorrek beka programa deitu du Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbenako udalerrietan auzokoen artean lanbide heziketako ikasketak sustatzeko. Iazko lehen edizioan 56 ikasle izan ziren beka bana irabazi zutenak, 146.472 euroren dirulaguntzaz guztira.

Programa Petronorrek eskatutako espezialitatean lanbide heziketako ikasketak egiten dituzten ikasleei dago zuzendua. Lortu nahi diren helburuak lau dira, honakoak:

1. Lehenago jada lanbide heziketa aukeratu duten –zehazki, fintze jarduerak eskatutako espezialitatea- Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbena udalerrietako ikasleei beren ikasketak amaitzen laguntzea.

2. Lanbide heziketako ikasleei gogoratzea Petronor bere ikasketei begira aukerarik naturalena dela eta etxetik gertuen dutena.

3. Hiru udalerrietan lanbide heziketa sustatzea eta oraindik zer ikasiko duten erabaki ez duten ikasleen artean aukera hori bultzatzea. Inguruko gazteek beren udalerrian bertan lan aukera ona dutela jakin behar dute.

4. Gazteei dei berezia –teknologia berriak garatu direnetik eta ezagutzaren gizartean sartu direnetik-. Izan ere, lanbide heziketak, oro har, eta fintze jarduerak, bereziki, gizonen lan esparruan diziplina ia esklusiboa izateari utzi diote.