“El futuro del f

“El futuro del fútbol vasco de élite” izenburupean mahai-ingurua eratuko da gaur, hilak 26, arratsaldeko 18.30etan Muskizko Meatzari Aretoan. Ekitaldi hau Petronorrek eratuko du ByP Eventos Deportivos agentziaren ardurapean.

Mahai-inguruan partaide izango dira besteak beste, honako hauek: Javier Irureta, Athleticen zein Errealaren entrenatzaile ohia; Mikel Etxarri, Euskadi selekzioaren zuzendari teknikoa; Carlos Pouso, Eibar futbol-taldearen entrenatzaile ohia eta Alfonso del Barrio, muskiztarra eta Sestao Riveren entrenatzailea.

Bertaratuko diren entzuleen artean euskal selekzioaren elastiko bat zozketatuko da, jokalariek sinatua.