Luis Angel Arranz golfeko “Petronor Kopa” irabazlea

Petronor golf klubak eratu berri du IV. Golf gizarte-txapelketa Pedreñako Real Golf zelaian. Luis Angel Arranz Labanda jokalariak irabazi du azken ekitaldi hau 39 puntuz eta stableford jokamoldean; horretara, berau da hasi berri den “Petronor Kopa”ren lehen irabazlea. Aipagarri, gainera, Jon Barrena, Julio Rivas eta Tomas Valiente jokalariek lortutako emaitzak.

Guztira hemezortzi jokalarik parte hartu zuten honako txapelketa honetan ondoko jokalari hauek tarteko: Txema Arana, Javier Gurrea, Rufino Manterola, Jon Barrena, Julio Rivas, Tomas Valiente, Fernando Catapodis, Jose Venancio Arechaga, Luis Angel Arranz, Jose Antonio Bidaurrazaga, Ignacio Orbe, Julian Bunez, Jose Ramon Txarroalde, Ángel Muñecas, Jose Mari Amezaga, Juan Txarroalde, Manuel Hidalgo eta Pedro Txarroalde.