Munduko Athleticen elastikorik handiena

Athleticen ereserkia entzuten zelarik, Somorrostro Irakas-guneko 1.000 ikasle baino gahiagoren artean osatu da gaur eguerdian “munduko Athleticen elastikorik handiena”. Erabateko sinkroniaz, ikasleek 10 minutu izan dute nahiko, hainbat oihal zuri eta gorri garau bezain luze futbol-zelaian barrena zabaltzeko eta gainean Athleticen ikurra zein Petronorren logoa jartzeko.

Jendetza ikaragarria eta komunikabide ugariaz gainera, zenbait agintari ere bertan izan da, alegia: Gonzalo Riancho Muskizko alkatea, Juanma Seco Somorrostro Irakas-gunearen zuzendaria, Etor Gorroño Athleticen zuzendaria eta Josu Jon Imaz Petronorren lehendakaria.