Petronor eta Industria Sailaren arteko bilera

Industria eta Berrikuntza sailburua, Bernabé Unda, atzo ostiralez bildu zen Lakuan Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariarekin, “euskal ekonomiaz zein industriaz hainbat hausnarketa egiteko”. Petronorrek egingo dituen inbertsioez eta energia-sektorearen egoeraz mintzatu ziren.

Horrez gainera, bileran izan ziren Juan Manuel de la Sen, Petronorren kontseilari ordezkaria eta sailaren hiru sailburuordeak, alegia: Pedro Hernández, Berrikuntza; Xabier Garmendia, Energia; eta Pilar Zorrilla, Turismo.