Silvia Canales Valentziara joango da

Silvia Canales Ferreiro, Abanto-Zierbenakoa, izan da petronor.com webguneak maitazaren 13an Mestallan jokatuko den Kopa finaleko partidurako bi sarreren irabazlea. Tribunako bi jesarlekuez gainera, Silvia Canalesek irabazi du logela bikoitzaz baliatzeko aukera.

Zozketa azken bi partiduetako liga-porran parte hartu zutenen artean egin zen. Hau da, Athleticek kanpoan jokatu dituen bi partiduak hartu dira kontuan, alegia: apirilaren 21ean Numanciaren kontra eta maiatzak 3, igandez, Sportingen aurka.