Zimentarriak datorren astean amaituko dira

Zimentarri-lanek, hesolen tinkatze-lanek alegia,  aurrera jarraitzen dute nahiz eta uste baino abiada geldoago batez, hasierako egitasmoetan gogoan ziren lur-substratu gogorragoak aurkitzen ari baitira.

Lanon jardunbidea ikuskatzen duen talde teknikoaren iritziaren arabera, eta beti ere eragina murrizteko erabaki den arratsaldeko 6ak arteko ordutegiari eutsiez gero, zimentarri-lanak hilaren 29ko astean zehar amituko dira.

Hesolen tinkatze-lanak luzatzen ari direlarik, Petronorrek barkamena eskatu nahi die auzokoei, edozein obrari dagozkiokeen lanak direla-eta sortutako zarata eta eragozpenengatik.