Dagoeneko normaldua galdaren funtzionamendua

Atzo arratsaldez, 18:00an, hirugarren bihurketa-instalazioaren hiru galdaretako biren geldialdiaren ondotik, sistemak egonkortasuna lortu zuen iluntzeko 19.45ean eta 22.20tik aurrera produkzioak lehengo lepotik jarraitu zuen geldialdia jasan zuten bi galdaretako batek lanari ekin  eta abian hasi ostean.

Eragozpenek iraun zuten bitartean opakutasun/partikulak gehitu ziren instalazioaren tximinian (U3 Fokoa), nabarmen gero begibistan.

Ondoren, goizaldeko 00.30an gelditutako bi galdaretako bigarrena indarrean jarri da, funtzionamendua normalduz eta, horretara,  baita lurrun sorketa-sistema guztia ere.

Guzti honen berri eman zaie bazkalostean Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde ordezkariari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS Deiak antolamenduari eta komunikabideei.