EIB eta Petronorren arteko finantziazio-hitzarmena

Europako Inbertsio Bankuak (EIB) eta Petronorrek elkarrekin sinatu dute gaur 300 milioi euroren kreditua. Honako honen bitartez, EIBk Fuela Murrizteko Unitatearen (FMU) finantziazioaren zati handia bere bizkar hartu du. Hamar urteko mailegu finalista izango da, euriborrari atxikitako interes aldakorraz eta Repsolen bermeaz.

Edozein finantziaziori dagozkion abantailez gainera, mailegu honen lorpenak europar erakundeek FMU egitasmoarekiko onespena adierazten du:

– EIBk tokian tokiko garapena eragin dezaketen proiektua finantziatu ohi ditu. Horretara, mailegu honek frogatzen du proiektuaren garrantzia inguruko gizartean eta ekonomian.

– EIBk ingurumenaren arabera iraunkor diren egitasmoak baino ez ditu finantziatzen. Kreditu hau eman ahal izateko EIBk kontuan hartu ditu proiektuaren onurak. Bai balio erantsi handiagoko produktuak ekoizteko gauza izango den heinean  Findegiaren lehiakortasuna gehituko delako eta, aldi berean,  murriztuko diren zufre-oxido isurien murrizketak ingurumenaren hobekuntza erakarriko duelako.

– Azpimarragarri gero mailegu-eskabide hau zein une latzetan izan den onartua. Honek esangura du inbertsioak eragingo dituen onurak nabarmentzat jo dituela Europako Inbertsio Bankuak.

Finantziazio-hitzarmena sinatu dute, Europako Inbertsio Bankuaren izenean Carlos Da Silva Costa, lehendakari ordea; Petronorren aldetik, Josu Jon Imaz presidentea, eta Repsolen lekukotzat, Pedro Fernandez Frial, downstream zuzendari nagusia.