Imaz: “Lidergo argia behar dugu energia arloan”

“Gure gizarteetan lidergo argia behar dugu energia arloan” aditzera eman du Josu Jon Imazek, Donostian, Deusto Business School PLDren  amaiera-hitzaldian. “Lidergoak etorkizun-ikuspegiaren jabe izatea esangura du, etorkizunaz egitasmo suspergarria moldatzeko gauza izatea. Amets egiten jakitea, unean uneko errealitate estu-mestuaren gainetik hegan egiten asmatzea, arriskatzerik merezi duen helburua iragarri eta indarrean jartzea”.

Petronorren lehendakariaren iritziz: “Hau da, energiaren etorkizuna eraikitzeko, geure gizartean, geure enpresetan eta erakundeetan behar duguna. Energia-modelu eredugarria zein ekintza  iraunkorrak benetan eraiki ahal izateko. Ekonomia eta ingurumen-baldintzak gogoan izateaz gainera, zerbitzua bermatuko duen energia-politika”.

Hitzaldi osoa