Josu Jon Imaz Energia Klusterraren lehendakari

Energia Klusterrak Josu Jon Imaz  hautatu du gaur lehendakaritzat. Petronorren lehen buruzagia azken urteotan Tamoin enpresaren izenean karguaz jabetu den Baltasar Erraztiren postuaz arduratuko da. Bere aldetik, Josu Jon Imaz, EVEren (Euskal Energiaren Erakundea) lehendakari izana da 1999tik 2003ra bitartean.

Energia Klusterrak 83 enpresa biltzen ditu bere baitan. Guztira 27.000 langile, hau da, industria-lanpostu guztien %10-12 inguru. Esportazioak 2.000 milioi euro inguru dira eta fakturazioa, berriz, 12.500 milioi euro bestekoak, euskal industria sektore osoaren %30a alegia.

Energiarena da Euskal Autonomia Erkidegoan sare gisa eraturik dauden hamabi klusterretako bat, sektore bereko enpresen arteko lankidetza sustatzeko eta bere balore-katea indartzeko helburuaz,  nazioarteratze eta teknologia-garapen arloetan batez ere.

Energia Klusterra 1996an sortu zen eta Petronor da bazkide sortzaileetako bat.