Muskizko Udala eta Petronorren arteko hitzarmena

Forlan Muskizko Udalaren erakundeak eta Petronorrek gaur sinatu dute lanbide-orientazio eta trebakuntzari buruzko lankidetza-hitzarmena. Udalaren izenean Gonzalo Riancho alkateak sinatu du eta Petronorren ordezkari gisa, berriz, Josu Jon Imaz presidenteak, Victor Perez de Guezuraga Findegiaren zuzendari nagusia bertan zelarik.

Itunak adierazten duenez: “bi erakundeok elkarrekin arituko dira enplegugarritasuna suspertzeko”. Forlanek lan bila ari direnen hezkuntza eta trebakuntza sustatuko ditu, batez ere lan-merkatuan sartzeko hainbat eragozpen dutenen mesedetan, eta Petronorrek lan-postuak eta lanbide-hezkuntza sustatuko ditu, udalerrian bertan gehienbat.