Euskadi 5.0, blogarien topaketa Muskizen

Urriaren 8an eta 9an, Muskizko Meatzari Aretoan eratuko dira Euskadi 5.0 izeneko jardunaldiak. Web 2.0 delakoari eskainitako topaketa izango da, Petronorren babespean antolatua.

Blogari arrakastatsuak, agerkari digitalen zuzendariak, komunikabide-adituak, kazetariak eta prentsa-enpresariak bi egunetan zehar bilduko dira, jendaurrean moldatutako mahai-inguruetan blogen nondik norakoaz eztabaidatzeko. Doako izango den ekitaldi hau El Correo Digitalek  antolatuko du, Petronorren babesaz eta Euskaltel, Renfe, Muskizko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz.