Autografo-sinaduraren arrakasta

Berrehun muskiztar baino gehiago bildu dira gaur arratsaldean Petronor.info bulegoaren inguruan, non Fernando Amorebieta eta Xabier Castillo jokalariek eskatu ahalako autografoak sinatu dituzten, ordu t´erdian zehar eta batere etenik gabe.

Aurrenik Athletic-en jokalariek ekarritako argazki guztiak ahitu dira eta, argazkirik ezean, Findegia atzekaldean duela Athletic-en iazko posterrak sinatzeari ekin behar izan diote. Eta, azkenean, poster guztiak ere amaitu direnez gero, sinadura-ekitaldia amaitu behar izan da. Horrez gainera, behar besteko txupatxus eta girotzaile banatu dira. Bi jokalariok, jator asko, maitakor aritu dira une oro eta umorerik ez zaiela falta erakutsi dute.

Sinadura-ekitaldia  arrakastatsua izan denez gero,  Etor Gorroño Athletic-en Marketing Zuzendariak beste pare bat jokalariren aukera eskaini du hurrengo udaberri aurretik berriro ere beste horrenbeste egin ahal izateko.