Bizkaiko futbol profesionala aztergai

“Bizkaiko futbol profesionalaren azterketa” delako izenburupean gaur ekingo zaio beste hitzaldi-sorta bati, oraingoan ere futbola tarteko, ByP Eventos Deportivos ajentziak antolatua Petronorren laguntzapean.

Lehen mahai-ingurua gaur bertan izango da Muskizko Meatzari Aretoan, arratsaldeko 19:30etan, goi-goi mailako solaskideekin. Imanol Reinoren zuzendaritzapean esku hartuko dute Javier Gonzalez Etxebarriak, Alfonso del Barriok eta Iñaki Zurimendik, Barakaldo C.F., Sestao River eta Amurrio Club taldeen entrenatzaileek, hurrenez hurren, bai eta Martin Urrexola Bizkaiko entrenatzaile-eskolaren zuzendari ohiak ere.