Ekoizpen-unitateen geldiketa sekuentziala

XIV. Hitzarmen Kolektiboari buruzko adostasunik eza dela eta, Petronorren langileek azaroaren 6tik (15:00) 10era (6:00) bitartean huelga egiteko hartu duten erabakiaren ondotik, Zuzendaritzak hainbat ekoizpen-unitateren geldiketa sekuentzialari ekitea erabaki du.

Geldiketa hau aurreratu egin da, merkatuaren egoerak zein marjinen murrizketak  erakarri dituzten arrazoi ekonomiko ezagunengatik.

Geldiketaren sekuentziak irauten duen artean ez da uste ezelango operazio-eragozpenik gertatuko denik. Hala ere, daitekeena da lantzean behin  suziren baten edo besteren garra gehitzea, beti ere Findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.

Iragarritako huelga-epea amaitu bezain laster, Unitateak indarrean jartzeari ekingo zaio berriro ere, aldika-aldika, eta guztiaren berri garaiz emango.

Erabaki hauek adierazi zaizkio honez gero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.