Petronorren Lanbide Heziketa bekak, Abanton

Manu Tejada alkatea bertan zela, Josu Jon Imaz lehendakariak eta Víctor Pérez de Gezuraga zuzendari nagusiak elkarrekin zabaldu dituzte gaur, Abanto-Zierbenako Udal Areto Nagusian eta bertako 36 gazteren artean, Lanbide Heziketa ikasketak egiteko Petronorren bekak.

Bigarren ikasturte honetan 68 gazte izan dira guztira bekadunak, Muskizko 28, Abantoko 36 eta Zierbenako 4. Hau da, iaz baino 13 gehiago. Bekaren bat lortu duten emakumeen kopurua ere igo egin da, iaz 4 neska izan baitziren eta aurten, berriz, 9. Dirutan, 2009-2010 ikasturterako eman diren bekak 242.720 € izan dira guztira, hau da, joan zen urtean baino %44,5 gehiago.