Segurtasuna, indarrean dagoen legeria bete beharra baino haratago

“El papel de Petronor al subcontratar” da Fernando Alonso Petronorren Ingenieritza-Mantenu zuzendariak Bilboko Euskalduna jauregian azaldutako txostenaren izenburua, Arriskuen ebaluazioa deritzan jardunaldietako hitzaldi-zerrendaren barruan. Bere mintzaldiak bi alor landu ditu batez beste. Batetik, Petronorrek duen konpromisoa bere eraginpeko PYMEetan segurtasun-kultura eta kudeaketa areagotzeko eta, bestetik, enpresa handiek duten ahalmena subkontratatzen dituzten enpresetan segurtasuna indarrean dagoen legeria baina haratago gogoan hartua izan dadin.

Jardunaldi hauek, Risk Assesment deritzan kanpaina europarraren baitan burutu dira, beti ere Lan Osasun eta Segurtasunerako Europar Agentziak antolatutako Network Day 2009 izeneko ekintzaren barruan. Ekitaldia Industria Segurtasunerako Europako Teknologia Plataformak sustatu du eta, besteak beste, bertan izan dira Sven Otto Littorin, Suediako Enplegu ministroa eta  Europako Batasunaren lehendakaritza suediarraren ordezkari, Celestino Corbacho Enplegu eta Inmigrazio ministro espainiarra eta Gemma Zabaleta, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu sailburua.