Repsol fundazioak, Petronorrek eta EEEk antolatutako energia- eraginkortasunari buruzko jardunaldiak gaur goizean Bilboko Euskalduna jauregian 150 aditu bildu ditu.

Gaur goizean Bilboko Euskalduna jauregian Energia-Eraginkortasunari buruzko Jardunaldia egin da, Repsol Fundazioak, Petronorrek eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) antolatu ostean. Guztira 150 aditu elkartu dira, eraginkortasun energetikoarekin zerikusia duten neurriak ezartzea aztertu eta gizartearen eremu guztien beren presentzia bultza dadin ekintza-estrategiak garatzeko.

Jardunaldia irekitzeko, Pilar Urruticoechea, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusia, Cesar Gallo, Repsol Fundazioaren lehendakariordea, eta Andreu Puñet, Petronorreko kontseilari ordezkaria, aritu dira solasean.  Lehenengoak ekitaldira bertaratutakoei ongietorria eman die eta Repsol Fundazioaren Energia Behatokiaren zeregina positiboki baloratu du, egoera-diagnostikoa lortzeko garrantzitsua baita. Ildo horri eutsiz, Cesar Gallok azpimarratutakoaren arabera, Behatokia “herritarrak kontzientziatu eta horien artean eztabaida sortzeko, baita energia-kontsumoan aldaketak sustatzeko ere” eratu zen. Bestalde, Petronorren kontseilari ordezkariak iraunkortasunarekin duten konpromisoa nabarmendu du; hala, bere esanetan, “Petronorren ADNan energia-aurrezpena inplizitua dago”. 

Jardunaldia bi mahai-ingurutan egituratu da, lehenik eta behin, Espainian eta Euskadin energia-eraginkortasunaren errealitatea aztertzeko eta, gero, bigarren lan-mahaian energia-eraginkortasunaren eta gizartearen artean harremana lantzeko. Repsol Fundazioaren Energia eta Iraunkortasunaren zuzendaria, Manuel Bravo, esku-hartzeen txanda irekitzez arduratu da. Mahaiak moderatzaile bezala Luis Pedrosa, Tecnaliako Energiaren zuzendaria. izan du.

Bere azalpenean, Manuel Bravok munduko ekonomiaren eta energia-eskearen eboluzioa errepasatu du, Repsol Fundazioaren Energia Behatokiak aztertu dituen datuen bitartez. Ondorio nagusien artean honakoa azpimarratu du: energia primarioaren munduko eskeak 2011. eta 2012. urteetan hazten jarraitu duela, garapen-bidean dauden herrialdeek bultzatuta eta erregai fosilak munduko energia-eskearen %80tik gorakoak direla; horrez gain, guztien eskaerak gora egin du.

Estatuaren eremuan, Manuel Bravok nabarmendutakoari jarraiki, energia-eraginkortasunaren indizea hobetu da, EE-15ek duenaren azpian mantendu arren. “Nahiz eta hobekuntza hauteman, negutegi-efektua duten gasen igorpen-intentsitateari buruzko indizeak arinki gorantz egin du azken 2 urteetan, ikatzak ekarpen gehiago egin duelako”, azaldu du. Horren harira eta etorkizunari begira, aurrerapen nabarmena lortzeko, “garraioaren eta industriaren sektoreen egituran aldaketa esangarriak beharrezkoak direla” adierazi du.

Ondoren, Javier Marquesek, EEEko zuzendari teknikoak, hartu du hitza eta Euskadiko Energia-Eraginkortasunari buruzko Planaren Oinarrizko gidalerroak azaldu ditu, industria, garraio, eraikin, administrazio eta lehen sektorerako helburu nagusiekin; laburbilduz, berak adierazitakoaren arabera, “sektore guztietan ahaleginak bizitu behar dira, 2020. urtean urteko 1.050.000 tpb aurrezteko; horri esker, 2020. urtean energiaren aurrezpen-tasa %17koa izango da eta energia-intentsitatea %22 hobetuko da”. Halaber, Javier Marquesek 2013. urtean zehar eremu desberdinetan izan den laguntzen programa errepasatu du. 23 milioi euro erabili dira eta energia aurreztearen ikuspegitik, 50.000 tbp (eskearen %0,8) itzultzea espero da.

Mahai-ingurua amaitzeko, energia-eraginkortasunaren eta lehiakortasunaren arteko harremana aztertu da, Eloy Alvarez Lehiakortasunaren Euskal Institutuan Orkestra Energia Katedrako zuzendariaren esku.  Alvarezek azpimarratutakoarekin bat, eraginkortasuna optimizazio ekonomikoaren oinarria da, beraz, produkzio-faktoreak eta teknologia-hobekuntzak atxiki behar zaizkio. Eta, Alvarezen arabera, garrantzitsuena dena: energia-eraginkortasuna lehiakortasunean laguntzen duen “must” bat dela.

Eraginkortasun Energetikoa eta Gizartea

Bigarren lan-mahaian moderatzailea José Ignacio Zudaire, Petronorreko Pertsonen, Antolaketaren eta Erakunde Harremanen zuzendaria, izan da eta energiaren gizarte-ikuspuntu bereizezina erantsi du. Ildo horri jarraiki, Gabriela Urosak, Repsol Fundazioaren Gizarte Azterketa eta Komunikazioaren zuzendariak, Energia-Eraginkortasunaren Repsol Gizarte Adierazleari dagokionez, gizarte-txostena aurkeztu du. Tresna aitzindaria da eta, berari esker, gizartearen ikuspegitik nola hautematen duten herritarrek energia-eraginkortasuna zenbatzen da. Hala, ondoren, plan eta neurri egokiak diseina daitezke. Egungo krisi-testuinguruan, txostenak ondorioztatutakoari erreparatuz, Euskadin, oro har, herritarren %61ek energia-gastuak murriztu ditu edo aurrezten saiatu da; bien bitartean, Estatuan %73 izan da.

Dena den, nahiz eta Estatuan herritarraren kontsumoa etxean eta autoan ia energiaren eskearen %40 izan, frogatuta dago pertsonek energia-eraginkortasuna hobetzeko eguneroko kontsumoan ez dutela beren erantzukizuna hautematen.  Horren ondorioz, Repsol Fundazioak hainbat gomendio proposatzen ditu, energia-eraginkortasunaren gizarte-erronkari aurre egiten laguntzeko. Helburu nagusia honakoa da: “herritarra mugiarazi eta inplikatzea, energia-kontsumoa murrizteko eta energiaren erabilera onak duen inpaktu positiboa ulertarazteko”, azpimarratu du. 

Esku-hartze honen amaieran, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen zuzendariak, Maria Uribek, hartu du hitza eta Bizkairako Energia Iraunkorraren 2020 Estrategiari buruzko lerro nagusiak aurkeztu ditu. Funtseko 4 erronka agertzen dira: energia-eraginkortasuna hobetuz energia gutxiago kontsumitzea, petrolio eta gas naturalarekiko mendekotasuna murriztea, energia-kontsumoa jarduera ekonomikoaren eboluziotik bereiztea eta energia-jarduera nahiz natur eta kultur ondarearen kontserbazioa bateratzea. Horretarako guztirako, Bizkaiko Foru Aldundiak 7 jarduera-lerro jarriko ditu abian, herritar arduratsuak lor ditzan eta eredu bezala foru- nahiz toki-administrazioak izan beharko dituzte. 

Inbertsio Eraginkorra

Gaiari eutsiz, Ingurumen zuzendariak etxebizitzen eremuan (eraikinak) aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzeko diru-laguntzak errepasatu ditu. Gainera, foru-administrazioa “eredugarria” izateko jarduerak azpimarratu ditu. Izan ere, 2050. urterako energetikoki iraunkorra izan nahi du. Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiak beste erakunde eta enpresa batzuk motibatzen saiatzeko ekintzak sustatuko ditu. Azken helburua Lurralde Historikoak energia-eredu eraginkorragoak eta iraunkorragoak errazteko ekimenak burutzea da, hala nola: araudiak aldatzea (erregulazio moderno eta zorrotza) ingurumenaren, hirigintzaren eta kultur ondarearen eremuetan; zerga-arloa (ingurumenari buruzko zerga-berrikuntza) eta herri-erosketa (energia-kontratazio berdea, kontratazio-agirietan energia-irizpideak sartuta); Eko-Garraioaren aldeko apustu irmoa, hain zuzen ere, garraio iraunkorragoa Bizkaian.

Lan-mahai hau Luiskar Delgado Sestao Berri sozietateko zuzendari kudeatzailearen azalpenarekin amaitu da. Udalerriko birgaitze-eredu iraunkorra aurkeztu du, tokiko energia-eraginkortasunaren esparruan eredu arrakastatsua izan baita. Hala, Sestaoko Udala 2010az gero hiri-berritzearen programan murgilduta dago, energia birgaituz, dauden eraikinetan eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta energia aurrezteko.