Jose Maria Montserrat: “gure konpromisoa segurtasunarekin erabatekoa izan behar da”

Petronorrek 42  milioi euro inbertituko ditu FCC eta A Guneko Ekoizpen Instalazioak  berrikusten eta berritzen. Etenaldia gaur hasi da eta sei aste inguru iraungo du. Denboraldi horretan zehar 1.200 langile barneratuko dira findegira. Honela azaldu du Jose Maria Montserrat Petronorren Fidagarritasun eta Mantenu zuzendariak hurrengo elkarrizketan:

-Zeintzuk dira etenaldiaren helburuak?

Lehenengoa eta garrantzitsuena etenaldia “0” istripuekin amaitzea da, gure konpromisoa segurtasunarekin erabatekoa izan behar da. Bigarrena programatutako lan guztiak beharreko kalitate mailarekin egitea da. Hirugarrena epearekin eta aurrekontuarekin konplitzea da.

-Aurreko Konbertsio etenaldiarekin konparatuz zeintzuk berritasun daude?

Oraingo honetan ez dira hutsune unitatea eta 3. zuzia gelditu. Atex egiaztapena duten mugikorrak eta tabletak erabiltzen hasi gara. Gainera,  mugatutako guneak kontrolatu ditzakegu Tecnaliak garatutako prototipoaren bidez. Etenaldiaren kideen artean lan egiteko eta koordinatzeko prozedura berriak sortu dira. Hala ere berrikuntza garrantzitsuenak segurtasunean daude; aho bertikaldun ekipoetan salbamendu arnesaren erabilpena eta segurtasun materiala alokatzeko gunearen ezarpena, adibidez, abian jarritako ekimenak dira.

-Zenbat pertsona, zuzenean edo zeharka, inplikatuko dira  etenaldian?

Etenaldiak, neurri handiago edo txikiagoan, findegian lan egiten dugun pertsona guztietan eragina dauka, baina ikuskatzaile taldea (60 pertsona) pisu guztia darama.  Kontratistei dagokienez 1.200 pertsonaz hitz egiten ari gara. Beren obra buruen eta segurtasun arduradunen lana azpimarratu beharra dago, baita, gu laguntzeko,  Repsol Taldearen gainerako findegietatik etorritako 5 ikuskatzaileena ere.

-Etenaldian zehar kontutan izan beharreko gai garrantzitsuren bat?

Etenaldiaren arrakasta bere prestakuntzaren baitan dago. Pertsona talde ugaria urte bat darama honako proiektua prestatzen eta haiei esker neurri honetako lana posiblea da. Azkenik Ingurumenarekin eta findegiaren inguruarekin dugun konpromisoa aipatu nahiko nuke, hori dela eta unitateen eta lanen prestakuntzarako prozedurak ezarri ditugu, gure auzokideei eragozpenak saihesteko.