Maria Victoria Zingoni, Petronorren Administrazio Kontseiluaren kide

Maria Victoria Zingoni.
Uztailaren 22an izandako Petronorren Administrazio Kontseiluak Maria Victoria Zingoni kide izendatu zuen, Repsolen ordezkari eta Josu Jon Imazen ordezko gisa.

Maria Victoria Zingoni Repsolen Downstream-aren zuzendari orokorra da eta Petrolio-produktuen Repsol Komertzialaren presidentea, Petronor, Campsa eta Repsol zerbitzu hornitegien merkaturatzerako filialarena. Aurretik Taldearen korporazio-finantza alorreko zuzendaria izan zen eta Talisman konpainiaren integrazio prozesuan zuzenki parte hartu zuen.