Repsolek abian jarri du Perlako megazelaia, Venezuelan

Repsolek Perlako megazelaiko putzu ekoizlea abian jarri du, konpainiaren historian izandako gas aurkikuntzarik eta Latinoamerikako zelai offshorerik handiena, lurpean 17 bilioi oin kubikoko gasean (Tcf) zenbatutako gas bolumena dago, 18 bider Espainiaren urte bateko gas kontsumoaren baliokide.

Konpainiak ekoizpena hasiko du egunero 150 milioi oin kubiko gas produzituz (Mcf/eguneko), urte amaieran Venezuelaren kontsumorako zuzendutako 450 Mcf/eguneko lortzeko. Proiektuaren ondorengo faseetan ekoizpena handitzen joango da 2020an egunero 1.200 milioi oin kubiko gas lortu arte, 2036aren amaiera arte mantenduko liratekeen bolumena.

Perla Repsolek zein Enik, IV Cardon blokearen operadoreak, aurkitu zuten 2009an eta Venezuelako Golkoaren ur ez oso sakonetan kokatzen da, kostaldetik 50 kilometrotara. Megazelai hau martxan jartzeak Repsolen garapenean gertaera garrantzitsua da, 2012-2016ko Estrategia Planean finkatutako zortzigarren hazkuntza proiektu klabearen abian jartzea baitakar.