2016ko Repsol Gidak Euskadiko 51 jatetxeri eman dizkie bere Eguzkiak

2016ko Repsol Gida.
2016ko Repsol Gidak Euskadiko 51 jatetxeri eman dizkie bere Eguzkiak. Akelarrek, Arzakek, Azurmendik, Etxebarrik, Martin Berasategik, Mugaritzek, Neruak eta Zuberoak beren hiru Repsol Eguzkiak mantentzen dituzte. Bi Eguzki lortu dituzte Aizianek, Brankak, Casa Urolak eta Minak. Berritasun moduan, Danakok, Gure Txokoak, Iriartek, Ni Neuk eta Rekondok Repsol Eguzki bana lortu dute.

Repsol Gidak Estatuko gastronomiak bizi duen momentu ona islatzen du 36 jatetxeri hiru Repsol Eguzki emanez, 147ri bi Eguzki eta beste 293ri Eguzki bana. Modu berean, Portugalen beste bi jatetxe berriri hiru Eguzkiak eman eta gero, guztira bi Estatuen artean hiru Repsol Eguzkidun 43 jatetxe daude.

Gainera, Elikagai eta Edari Onenetatik Ibilbide Gidaren arrakastaz geroztik, 2016an 34 ibilbide berri proposatzen dira, haien artean Euskaditik egiteko bi bide, Idiazabal gazta eta vaskito zein neskitak bezalako produktu adierazgarrien bitartez.

Esan beharra dago Repsol Gidak bere egitura inprimatua hiru liburukietan matentzen duela: Espainiako zein Portugaleko Errepideen Mapen Gida, Turismo Gida Jatetxe Onenekin eta Elikagai zein Edari Onenetatik Ibilbide Gida.