Repsol, urteko Energia Konpainiarik Onena Platts agentziaren arabera

Josu Jon Imaz sari emanaldian.
Platts agentzia berezituak Repsol izendatu du urteko “Energia Konpainiarik Onena” gisa, New Yorken izandako Energiaren Sari Orokorretan. Repsol saritua izan da 25 herrialdetako 200 sari-proposamenen artean.

Plattsen ustez Repsol da urteko “Energia Konpainiarik Onena”, bere jardueragatik, petrolio gordinaren prezioa baxua den testuinguruan balioa sortzeko ahalmenagatik eta Talismanen erosketarekin garatutako hazkuntza eragiketa eraldatzaileagatik. Konpainiak balioaren berreskurapenaren eta desjabetutako YPFan izandako berehalako monetizazioaren arrakasta ere azpimarratu da.

Josu Jon Imaz Repsolen kontseilari delegatuak konpainiari emandako saria jaso eta hurrengoa azpimarratu zuen: “hurrengo hamarkadarako oinarriak finkatu ditugun urte honetan, sari honek gure norabidea zuzena dela pentsarazten digu eta gure helburuak lortzeko lanean jarraitzera motibatzen gaitu”.

Nazioarteko agentzia ospetsuak Repsol ere saritu du urteko Downstream konpainiarik onena gisa, bere instalazioen operazio bikaintasuna, iraunkortasunera bideratutako kudeaketa eta integratutako ereduaren sendotasuna dela eta. Gainera, Maria Victoria Zingoni Downstream-en zuzendari nagusia “Azaleratutako Urteko Pertsona” izendatu dute, bere jardunbide eta lidergoagatik.

Ehun urte baino gehiagoko historiaz, Platts energia, petrokimika eta metalen informazioan berezitutako mundu mailako agentzia liderra da. Bere sari ospetsuek energia sektorearen buruzagirik, enpresarik eta proiekturik onenak saritzen dituzte.