Repsoleko boluntarioek energiari buruzko prestakuntza jaso dute Petronorren

Luis Diaz, Raquel Guindo, Sorkunde Gomez, Nerea Diezma eta Lola Zamarra Gualber Atxurrarekin, ikastaroa hasi baino lehen.
Repsoleko boluntarioek Mad Science enpresak emandako prestakuntza saioa izan dute Petronorren, ondoren Repsol Fundazioaren “Energia Kontzientziarekin” programaren baitako tailerrak gauzatzen laguntzeko.

“Energia Kontzientziarekin” programa Repsol Fundazioaren ekimena da eta prestakuntza zentroei, eskolei eta unibertsitateei eskaintzen zaie, energia modu eraginkorrean erabiltzeari buruzko tailer batzuen bidez. Tailer horietan prestakuntza eskaini nahi zaie ikasleei eta irakasleei, beren eguneroko bizitzan energia (elektrikoa zein termikoa) modu arrazional eta eraginkorrean erabiltzeko ardura har dezaten.

Prestakuntza tailer horien ostean, auditoretza energetikoa nola egiten den erakusten zaie, energiaren eraginkortasuna areagotzeko aukerak identifikatzeko.

Uneoro, jardueran parte hartzen dutenek Repsoleko boluntarioen laguntza izaten dute. Atzo izan zuten prestakuntzarako saioa Petronorren bertan, Mad Science enpresarekin. Saio horretan tailerretan energia eraldatzeko esperimentuak egiteko erabiltzen diren materialak zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten, gero ikasgeletan saiakuntza horiek zabaltzen lagundu ahal izateko.