Repsol Fundazioaren laguntzaz garatutako Discapp proiektuak Innobasque-ren Cleantech Now! lehiaketa irabazi du

Xabier Isla eta Ivan Lopez David Ruedas tutorearekin.
Repsol Fundazioak LH Energia egitarauaren bidez lagundu duen Discapp proiektuak Innobasquek sustatzen duen Cleantech Now! lehiaketa irabazi du. Aplikazio mugikor hau Repelegako G.L.H.B.I.ko hiru ikaslek garatu dute eta mugikortasun urria duten pertsonek aparkalekua bilatzeko aukera ematen du.

Discapp mugikorrerako aplikazioa da eta horren bidez desgaitasuna duen pertsona batek ezinduentzat hurbilen okupatu gabe dagoen aparkatzeko lekua aurki dezake. Ezinduentzako aparkaleku guztiei buruzko datu baseak edukiko ditu eta, aldi berean –aparkatzeko lekuan bertan asfaltoan jarriko den dispositibo bati esker- plaza hori hutsik edo okupatuta dagoen erakutsiko du. Repsol Fundazioaren laguntzarekin garatzen urte bat egin ondoren dagoeneko ereduzko froga bat egiten ari dira Repelega Institutuan eta gutxi gora behera martxoan dispositibo batzuk jarriko dira Portugaleteko aparkatzeko leku batzuetan, herri horretako udalak produktuarekiko interesa azaldu duelako.

Proiektuaren sustatzailea Repelegako G.L.H.B.I.ko ikasle ohia den Ivan Lopez eta Xabier Isla eta Naiara Angulo bere ikaskideak dira eta une oro Repelegako Institutuko irakaslea den David Ruedas-en eta Repsol Fundazioko Jose Alejandro Bascuñanen zein AEInnovako Raul Aragones boluntarioen laguntza eduki dute. Davidek, proiektu honen tutore moduan bere esperientzia kalifikatzerakoan, esan du “oso interesgarria” izan dela, “ikasleak produktu edo enpresa bat garatzen laguntzen dituzulako eta horrek ez duelako inolako zerikusirik Institutu baten egiten denarekin, hau da, eskola ematearekin”.

Hori ez ezik, lan horrek Innobasquek sustatzen duen Cleantech Now! lehiaketa irabazi zuen joan den azaroaren 6an; ekimen honek teknologia garbiei eta iraunkortasunari lotuta dauden ideiak saritzen ditu. Bai Ivanen eta bai Xabik baieztatu dute “oso pozik daudela proiektuaren bilakaerarekin, dispositiboaren garapen azkarra lortzearekin eta lan talde onean egotearekin”. Eurentzat funtsezkoa izan da Repsol Fundazioaren laguntza ekonomikoa eta humanoa; eskertuta daude “euren laguntzari esker aurrera egiteko eta proiektua garatzeko aukera izan dugulako, ideia bagenuelako. Hori ez ezik, oso pozik gaude bi boluntarioekin”.

Jose Alejandro eta Raul boluntarioek erabaki teknologikoak hartzen lagundu dizkiete eta merkataritza, marketin eta negozio-ereduaren arloko aholkuak eman dizkiete. “Ondo oinarrituta dagoen produktua dela uste dut, beharrizan erreal baterako konponbide bideragarriak, eragingarriak eta eraginkorrak eskaintzen dituena. Hiri guztietan lehen urratsa izan daiteke, emateko modukoa, smart city bihurtzeko”, azaldu du Jose Alejandrok, aldi berean “ikasleen eta David, euren tutorearen, dedikazio osoa” azpimarratu duena. Raulek, bere aldetik, ondokoa gehitu du: “talde ekintzailea, borrokalaria eta gaitua, aurkitu dituzten arazoetan konponbide azkarrak bilatzeko gauza izan dena”. Bien iritzia Discapp etorkizuna duen proiektua dela da eta esan dute inolako dudarik gabe berriz ere parte hartuko luketela.

“LH Energia” programari dagokionez Jose Alejandrok uste du “oro har, jarraitzea merezi duela, funtsezkoak diren alderdiak azpimarratzen dituelako, berbarako, enpresaren, kasu honetan Repsol Fundazioa, lankidetzak LH duala gaindituz Estatuan lanbide heziketaren garapenean izan dezakeen garrantzia, eta berrikuntzako erreminta aplikatu moduan duen dimentsioagatik”.