Josu Jon Imaz: “etengabeko lana enpresa lidergo arrakastatsurako apusturik ziurrena da”

Josu Jon Imaz bere hitzaldian zehar.
“Etengabeko lana enpresa lidergo arrakastatsurako apusturik ziurrena da. Gero eta lehiakorragoa, zorrotzagoa den mundua, gure joko zelaira barneratu diren errealitate aldakorrez, prestakuntza, hezkuntza, lan ahalegina eskatuko dute pertsona eta erakundeentzat”  esan du Josu Jon Imaz Repsolen kontseilari delegatuak, gaur Kursaalean izandako Elkargiren XXVII enpresa topaketan.

Globalizatutako eta oso aldakorrak diren inguruneetan bizi gara, baina Zein da datorkigun Mundua? Jardunaldiaren ardatz izandako galdera honi erantzunez Josu Jon Imazek hurrengoa aipatu du: “mundua konplexuagoa, zabalagoa, lehiakorragoa eta aldakorragoa da. Enpresaren errealitate berri hauen oinarrizko erantzunak dira esfortzua, lana, prestakuntza, talentuaren aldeko apustua, beste hizkuntza eta kulturetara gerturatzea, ikasteko konplexurik gabe kanpora ateratzea, gure ingurura kanpoko hoberena ekartzeko erakargarri izatea, ikerkuntzaren, teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egitea eta aniztasuna handitzea, hainbat geografia eta prestakuntza guneetako taldeak sortuz, konplexutasuna kudeatzen laguntzeko”.

Repsolen kontseilari delegatuak, gainera, etorkizuna “guk egiten dugun horretan” datzala azpimarratu du: “paradigma berri honetan krisiaren garaileak, guztiz ezberdina den munduaz, borrokatzen dutenak, ametsak dituztenak, ikuspegi eta aurrera ateratzeko ilusioa dutenak izango dira. Errezeta gure industria sarea egin duten horietan dago. Bere baloreetan, ahaleginetan, ilusioan. Hori da errezeta. Hobeagoak izatea. Prestatuago egotea. Erakargarriago izatea. Hori guztia berdina ez den mundu batera egokitua”.